Numen

Numen - Isiltasunaren Hots Hutsa lyrics

rate me

Bizitza erazten duen iriztuak

Zeruaren ispilua apurtu du

Heriotzaren aurrean belaunikatzeko.

Gauzatu da gaua betikotasunean.

Behelainoa eta ezereza

Denboraren iluntasunean nahastu dira.

Ipar Haizearen ezpata hotzak

Baso eta ibaiak izoztu ditu

Bere eztenkadaren aintzinean.

Bakardadean pausatzen diren gauak...

Elur maluetan galtzen den zeruaren negar aiena...

Isiltasunaren hots hutsa...

Ilargi betearen begiradak

Behelainozko itsaso marduletan islatzen du

Mendi tontorren itzalaren samindura.

Basoko zoko izkutuenean bizirik da Gaueko,

Itzalen munduko gidari,

Iluntasunaren jabea.

Bere itzalaren babesean,

Egunsentiaren ametsa gauzatu bitartean

Lurraren lotaldi sakona bilduko duena.

Get this song at:  amazon.com  sheetmusicplus.com

Share your thoughts

0 Comments found