Hesian

Hesian - Zure Bidean lyrics

rate me

Bidai hau laburregia da

Zulo ilunean negar egiteko

Zurea ez den borroka

mingarri batean burua galtzeko

Aldatu aurpegi hori

Utzi denborari bereak egiten

Ez jarraitu beldurrari

Ez dizu utziko zarena sentitzen

ZUK ERE BADAUKAZU

ARGIA IKUSTERIK

ZUK ERE IZAN NAHI DUZU

ASKEA ZURE BIHOTZAREKIN

Ahaztu sufrimendua

Besarkatu gogor ondoan duzuna

Gozatu bizitzarekin

Maitatu arnasa bukatu artean

Ikasi pauso bat ematen

Eskuak lotuta hondoratu gabe

Ibaia izango baita

Itsasora iristeko indarraren jabe

Zure irribarre batek, duen indarra

Ez galdu, oroitu, izan zarena

Heldu bizitzako doinu, soinu ederrenak

Aurrerapauso bat eman, zure bidean.

Get this song at:  amazon.com  sheetmusicplus.com

Share your thoughts

0 Comments found