Hesian

Hesian - Argi Iluna lyrics

rate me

Ateak ixten dituzunean

ez duzu entzuten esaten dizudana.

Horregatik jartzen dizkizut

hitz hauek begien aurrean.

Infernu hortan sartu zarenean

gogoratu ezazu nor garen.

Jaso burua ta esan baietz,

indarra ta argia soberan daukagula.

Zure mina ezagutzen dut,

zure zauria sentitu ahal dut neuk ere.

Baina begira nazazu orain,

gezurrak amaitu dira betiko.

ARGI ILUNA, NOR DA HONEN ERRUDUNA

HELDU NAZAZU, IZAN GAITEZEN NAHI DUGUNA

Ez al diogu aurpegia eman

etorri den guztiari?

Ez al gara altxatu indartsuago,

kementsuago, lurrera erori ondoren?

Get this song at:  amazon.com  sheetmusicplus.com

Share your thoughts

0 Comments found