BETAGARRI

BETAGARRI - BIDEA GARA lyrics

rate me

Eguna ez bada amaitu

borroka esna liteke

inork ez gaitu itxoiten

inongo helmugan tente.

Bidea ez bada asmatu

ez badakigu zein den

has gaitezen ibiltzen

gure indarrak eskaintzen.

Ez gara inora heldu

ez gara inondik irten

eta ez gara inora helduko

bidea ez bada egiten.

Pausu bat, ondoren hurrena

garaipen bat eta gero bestea

geroa aukeratzerik bada

borrokatu dezagun gurea.

Denok gara herri onen bidea

borroka da bakearen jabea

denok gara borrokaren bidean

bakea da borrokaren xedea.

Ez entzun eta ez hitz egin

norbaiten gura bada

izan bedi gurea

herri honen taupada.

<br />

<br />

Thanks to garbo

Get this song at:  amazon.com  sheetmusicplus.com

Share your thoughts

0 Comments found